XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Badaude esportazio-egitasmoak eta litekeena da epe laburrean beren fruituak ematea, hala nola Argentinarako altzairu moldeatuzko 1990 orga egitea edo eta Nigeriako burdinbideetarako 500 bagoi eraikitzea.

Beasaingo Fabrika Handiak, 1.519 langile ditu egun eta bere lanak egiteko, 460.000 m2.ko azalera, horietatik 175.000 m2. edifizio estaliekin beteta dauzkalarik.

Beasain, bere hasieratik da eremu industriala eta betidanik izan da langile-eremua.

Abantailak eta desabantailak, aberastasuna eta kutsadura, baina beti ere, aurrerapena eta etorkizuna.

Eta hemen beharbada, datorkigun etorkizun horri buruz gogoeta egitea komeni litzatekeenez, bihoaz honako Julio Caro Barojaren hitz hauek zeregin horretarako: Uste dut, zera, kultur modu bat bakarra besterik ez kontutan hartzeak duen arriskua salatu eta aurre eman behar diogula, hots, laburreko kultura hau denari alegia, abiaduraz beteari, ez denbora ez eta espazioa ere ezer axola ez zaizkiola dirudienari eta gauza baretsuen balioa defendatu egin behar dugula, gauza naturalena, mendeetan zehar naturak eman izan dizkigun gauzena eta azkenaldian munduan bizitzen ari garen esperientzien arabera, beroriek amaitzeko prest dagoen gizaki-mota moderno honek, errespetatzen ez dituenena; izan ere paradoxa dateke, naturak basotan edo petroliotan edo eta burdinetan, direnak direla, beren helburuekin milioika urtetan zehar metatutako energiak, orain soldatapeko gizontxo batzuk, ez ia milioika urtetan, baizik eta ehundaka urte gutxi batzutan xahutzea.

Hau egia esan, historilari baten begiekin ikusita, egungo munduan gertatzen ari den gauzarik dramatikoenetakoa da eta ez dut uste historilaria izateagatik eta ideia hauek agertzeagatik, gustora dagoen edozein kontulari edo kontugile, langiletxo edo injinerutxo zentzugabe baino atzerakoiagoa ala aurrerakoiagoa naizenik (Introducción a la Historia social y económica del Pueblo Vasco ).